Zubillaga
2022a modu onean gainditu du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak
2022a urte oparoa izan da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan, berriz ere Erkidego osoko eta Nafarroako baserritar eta harategiei beharrezko zerbitzua emanez. 2020-2021 ekitaldietan pandemia dela eta izandako igoeraren ondorioz, 2022koa berregituratze urtea izan da, pandemiaren aurreko erritmora itzuliz. 2022 ekitaldiko ekoizpena 1.708.114kg/kanalekoa izan da, 2021koa baino %4 handiagoa. Ekoizpen honetatik 60 tona ekoizpen ekologikora…
GehiagoOrdutegi berezia abenduko lehen astean
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak ordutegi berezia izango du abenduko lehen astean. Abenduak 5ean behi, zaldi eta ardi aziendak sakrifikatuko dira. Abenduak 7 eta 9an aldiz, soilik behi aziendak. Abenduak 6 eta 8an Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuko instalazioak itxita egongo dira. Abenduaren 12an Zubillagaren jarduna normaltasunera itzuliko da. Abenduko lehen asteko hilketa egutegia
GehiagoLan eskaintza berria Zubillaga-Oñatin
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak bere instalazioetan lanpostu berri betetzeko premiazko beharrizana du. Hurrengoa da bilatzen den profila: Gidari-banatzailea: Ibilgailuen gidari lanak egin, okela banatu (kanalean) eta pixuak manipulatzea izango da bere egitekoa. CAP derrigorrezkoa eta C gidabaimena derrigorrezkoak izango dira. Ingurunea ezagutzea baloratuko da. Interesdunek bidali zuen kurrikulumak bulegoa@zubillagahiltegia.com helbidera “LAN ESKAINTZA” gaia zehaztuz.
GehiagoAnimalien ongizateak inbertsioa merezi du
Yougovek Alemanian egindako inkesta baten arabera, 2.396 inkestatuen % 59 prest legoke kontsumitzen dituzten haragi-produktuetan diru gehiago gastatzeko, horrek bermatzen badu animalien ongizate-maila handia duten animalietatik datozela. Inkesta horri erantzunez, Alemaniako abeltzaintza-sektoreak zehaztu du ongizate handiagoa eskatzen duela, eta sistemak horretarako prest egon behar duela. Zubillagak horren aldeko apustua egin du Alemanian bezala, hemen ere…
GehiagoHaziinova errekonozimendua jaso du Zubillaga-Oñatik
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak Haziinova errekonozimendua jaso zuen Ordiziako Goierri Berrikuntza Poloan egindako ekitaldi batean. Haziinova aitortzak Spri Taldeak, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzak eman dituzte, eta enpresa berrikuntzaren sustapenaren baitan pausuak eman dituzten enpresei eman zaie. Horrela, tokiko eragile guztien artean jarrerak hobetuz Euskal Herria berrikuntzan aitzindari bilakatu nahi da, eta horretarako enpresa ehunduraren…
GehiagoUlma Inoxtruck-ekin elkarlana
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak Oñatin egoitza duen ULMA Inoxtruck kooperatibarekin elkarlanean ari da. ULMA Inoxtruckek sala zurietan karga ezberdinen manipulazioa ahalbidetzen duten ekipoak egiten ditu. Ekipo hauek edozein kargatara dira aplikagarriak; traspaleta, igogailu edo biratzaileetara besteak beste. Makina hauek toki konkretu batean kargak higiene neurriak errespetatuz mugitu ahal izatea bermatzen dute, Zubillaga Hiltegiaren egunerokorako…
GehiagoIkastaro berri bat Zubillagaren partaidetzarekin
HAZI, landa eta itsasertzaren garapenerako fundazioak, “Animaliak hiltzea, prestatzea eta zatikatzea” ikastaroaren modulu berria eskainiko du Zubillaga-Oñatin. Ikastaroak langabezian dauden pertsonak haragiaren sektorean lan egiteko gaitzea du helburu. Prestakuntza honen bidez, etorkizuna duen lanpostu batetan aritzeko aukera eskaintzen nahi da, eta horretarako hurrengo ibilbidea prestatu da. Zentzu honetan, 180 ordu dituen “Animaliak hiltzea, prestatzea eta…
GehiagoAntxumea bogan dago
Antxume-haragiaren ekoizpena % 15,3 hazi da Espainiako estatuan 2022ko lehen seihilekoan. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak egindako Abeltzaintza Sakrifizioari buruzko Inkestaren datuek erakusten dutenez, 2021eko lehen seihilekoan 4.941 tona ekoiztu ziren eta aurtengo aldi berean 5.696 tona, hau da, % 15,3ko igoera. Zubillaga urratsak emanez Ahuntz-haragiaren kontsumoak gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoera ez…
GehiagoAnimalien ongizatea negoziaezina da
Abuztuaren 25ean argitaratutako Estatuko Aldizkari Ofizialak Animalien Babes eta Ongizaterako Lege berria hartzen du bere baitan. Animalien ongizatea bermatzeko arau aitzindaria da hau, eta Espainiar Estatuan animaliak babesteko lege-esparru komuna du. Eskubide Sozialen Ministerioak eta 2030 Agendak bultzatutako legearen helburua tratu txarrei, abandonuari eta sakrifizioari amaiera ematea da, azken hori justifikazio profesional edo komertzialeko jarduera…
GehiagoSektorearen biziberritzea
Belaunaldien berrikuntza eta ekintzailetza oinarrizkoak dira euskal nekazaritzako elikadura kate osoaren biziraupenerako eta modernizaziorako, Euskadiko garapen sozioekonomikoaren zati garrantzitsua baita. Abiapuntu horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Gaztenek programa jarri zuten abian 2004. urtean, gazteak lehen sektorean eta landa-munduan sar daitezen errazteko. Orain, Mondragon Unibertsitatearen lankidetza tekniko eta pedagogikoarekin, programa modernizatu egin da, egungo…
Gehiago