Sektorearen biziberritzea
Belaunaldien berrikuntza eta ekintzailetza oinarrizkoak dira euskal nekazaritzako elikadura kate osoaren biziraupenerako eta modernizaziorako, Euskadiko garapen sozioekonomikoaren zati garrantzitsua baita. Abiapuntu horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Gaztenek programa jarri zuten abian 2004. urtean, gazteak lehen sektorean eta landa-munduan sar daitezen errazteko. Orain, Mondragon Unibertsitatearen lankidetza tekniko eta pedagogikoarekin, programa modernizatu egin da, egungo beharretara egokitzeko.
2004tik 2022raino, landa-inguruan eta lehen sektorean sartzen lagundu dio 919 pertsonari eta beren enpresa-proiektuei (Bizkaiko 353 pertsonari, Gipuzkoako 306ri eta Arabako 260ri). Horietatik, 325 emakume dira eta 594 gizon, eta adin-tartea, oro har, 25 eta 40 urteren artekoa da. Azpisektoreka, 476 pertsona nekazaritzan (bereziki baratzezaintzan, frutagintzan eta ardogintzan) sartu dira, eta 443 abeltzaintzan (oro har, esnetarako eta haragitarako behiak eta ardiak). Aldi berean, onartutako proiektuetatik, 175 inguruk ekoizpen ekologikoa edo integratua garatzen dute.
Lan jasangarria sustatu
Hiriko bizimoduak hartu duen indarra ikusita, gero eta zailagoa da abeltzaintzako ustiategi bat kudeatzeko landan geratzea erabakitzea. Hala ere, jakin behar dugu nekazaritzako eta abeltzaintzako eredu iraunkorrik gabe, gure elikadurak eta, ondorioz, bizikalitateak behera egingo dutela. Horregatik, Zubillaga Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak, besteak beste, abeltzaintza-sektorean lana errazten saiatzen gara, lehen mailako elikagaiak ekoizten dituzten pertsonei hurbileko zerbitzua eskainiz. Zalantzarik gabe, nekazaritza eta abeltzaintza sektore indartsu eta iraunkor batean sinesten dugu, baina hori posible izan dadin, bitarteko egokiak beharrezkoak dira.
Besteak beste, Gaztenek bezalako ekimenak funtsezkoak dira sektorea biziberritzeko. Guztira 26 gaztek (Arabako 11k, Bizkaiko 6k eta Gipuzkoako 9k) heziketa-erronka berri honetan parte hartzea erabaki dute. Horren helburua da lehen sektorea gaztetzea eta modernizatzea, eta horretarako XXI. mendeko erronka berriei aurre egiteko tresnak eskainiko zaizkie, hala nola, enpresa-kudeaketa, nekazaritza eta abeltzaintza-lanaren digitalizazioa edo arlo horretako teknika eta berrikuntza berriak.
Iturria:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/26-gaztek-egin-dute-bat-gaztenek-berri-programarekin