Zerbitzua
Beharrei egokitutako zerbitzua
Euskal Herriko eta inguruko baserritar eta harakin bakoitzaren beharrei egokitutako zerbitzua eskaintzen du Zubillagak, abelgorri, zaldi eta ardien hilketatik, zatitze eta banaketa zerbitzu pertsonalizaturaino.
Hiltzea
Zubillagako azpiegitura modernoek eta korta argitsu eta txukunek animalien ongizatea bermatzen dute. Izan ere, animaliek ez sufritzea eta ahal bezain gutxi estresatzea garrantzitsua da kalitatezko haragia lortzeko.
Zatitzea
Zatitze gelako lanak ahalbidetzen du, bertan hiltzen dena zatitu eta produktuari balio erantsia emateaz gain, bezeroei azken produktua formatu eroso eta egokian ematea. Era berean, aukera ematen dio baserritarrari autokontsumoa eta elikagaien subiranotasuna bermatzeko.
Banatzea
Hiltze eta zatitze zerbitzuarekin batera, Zubillagak banaketa zerbitzua ere eskaintzen du. Hala, ganadua osorik, kanalean edo ontziratuta jasotzeko aukera ematen die bezeroei.
Egutegia 2026
Zerbitzu informazioa
Hilketak
- Abelgorriak, astelehenetik ostiralera, asteazkenetan izan ezik
- Ardi eta ahuntz aziendak, astelehen eta asteartetan
- Zaldi aziendak, astelehen, ostegun eta ostiraletan
- Harrerak, bezperan edo egunean bertan, 6:00etatik 10:00etara, txanda hartu beharrik gabe
Zatitzea
- Zatitze zerbitzua, egunero martxan
- Partikularrek txanda eskatu behar dute aurrez
- Harakinek ez dute aurrez txanda eskatu beharrik; beharraren arabera eskaintzen die zerbitzua Zubillagak
Banaketak
- Gipuzkoan, astelehen eta ostegunetan
- Bizkaian, astearte eta ostiraletan
- Araban, asteazkenetan