Zubillaga
Hiltegi eta zatitze zerbitzua
Debagoienean kokatuta, Zubillaga Hiltegia SL 1983tik ari da lanean. Inguruko 12 udalerrik bultzatutako zerbitzu enpresa publikoa da, eta bezero bakoitzaren beharrei egokitutako zerbitzua eskaintzen du, abelgorri, zaldi eta ardien hilketatik, zatitze eta banaketa zerbitzu pertsonalizaturaino.
Okelaren kalitatea, Zubillagaren bermea
Haragiaren sektorea jasangarria izatea da Zubillagaren helburuetako bat, lehengaietatik hasi eta amaierako produktura arte. Okelaren prozesamendu egokiaren bitartez, aberearen potentzial guztia ateratzeko lan egiten du. Hori guztia kalitatezko hainbat markek ziurtatzen dute: Eusko Label, Giokela, Ekologikoa, Asturiana...
Baserriaren eta sektorearen iraunkortasuna, helburu
Euskal Herriko eta inguruko baserritar, abeltzain eta harakinekin duen gertuko harremana da Zubillagaren bereizgarri nagusia. Izan ere, egunero gogor jarduten duten baserritarrei lana ahalik eta gehien erraztea da bere beste helburuetako bat, baserriaren biziraupena bermatu eta lehen sektorearen jarduera aktibo mantentzeko.