Haziinova errekonozimendua jaso du Zubillaga-Oñatik
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak Haziinova errekonozimendua jaso zuen Ordiziako Goierri Berrikuntza Poloan egindako ekitaldi batean. Haziinova aitortzak Spri Taldeak, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzak eman dituzte, eta enpresa berrikuntzaren sustapenaren baitan pausuak eman dituzten enpresei eman zaie. Horrela, tokiko eragile guztien artean jarrerak hobetuz Euskal Herria berrikuntzan aitzindari bilakatu nahi da, eta horretarako enpresa ehunduraren osotasunak bat egin behar du erronka horrekin, lehiakortasuna hobetze aldera.
Zubillaga berrikuntzarekin lerrokatua
Zubillaga-Oñati urteak daramatza berrikuntza aplikatzen bai bertako prozesu zein lan egiteko moduan. Teknologia garatu da besteak beste animalien ongizatea bermatzeko, zerbitzu berriak eskaini dira eta marka berria garatu du, egungo gizartearen ezaugarrietara moldatuz.
Guzti horregatik Zubillaga-Oñatiren Haziinova proiektua ezinbestekoa kontsideratzen da berrikuntzarako bide horretan, eta enpresa lehiakorrago bihurtu duen lorpen hori aitortu nahi izan dute erakundeek, eta Euskal Herriko ekosistemari egindako ekarpena eskertuz.