Ikastaro berri bat Zubillagaren partaidetzarekin

HAZI, landa eta itsasertzaren garapenerako fundazioak, “Animaliak hiltzea, prestatzea eta zatikatzea” ikastaroaren modulu berria eskainiko du Zubillaga-Oñatin. Ikastaroak langabezian dauden pertsonak haragiaren sektorean lan egiteko gaitzea du helburu.

Prestakuntza honen bidez, etorkizuna duen lanpostu batetan aritzeko aukera eskaintzen nahi da, eta horretarako hurrengo ibilbidea prestatu da. Zentzu honetan, 180 ordu dituen “Animaliak hiltzea, prestatzea eta zatikatzea” ikastaroak 180 ordu izango ditu, eta bertan animalien hilketa, animalien prestaketa eta janarien manipulazioa, hiltegietako ingurune-segurtasuna eta babesa bezalako arloak landuko dira.

Jarraian, ikastaroari buruzko informazio praktikoa aurkituko duzu:

  • Lekua: Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzua
  • Hasiera data: Urriak 10.
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
  • Metodologia: Saio teoriko-praktikoak eta bisita teknikoak
  • Izena ematea hemen