Ulma Inoxtruck-ekin elkarlana
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak Oñatin egoitza duen ULMA Inoxtruck kooperatibarekin elkarlanean ari da. ULMA Inoxtruckek sala zurietan karga ezberdinen manipulazioa ahalbidetzen duten ekipoak egiten ditu. Ekipo hauek edozein kargatara dira aplikagarriak; traspaleta, igogailu edo biratzaileetara besteak beste. Makina hauek toki konkretu batean kargak higiene neurriak errespetatuz mugitu ahal izatea bermatzen dute, Zubillaga Hiltegiaren egunerokorako oso interesgarri bilakatuz. Gainera, makina hauek egunero garbitzeko diseinatuak daude, nahiz eta egunero garbiketa jaso ez baitira izorratzen. Ezaugarri hau ezinbestekoa bilakatzen da elikagaiekin lan egiten den espazio batean.
Epe luzerako kolaborazioa
Zubillaga Hiltegiak eta Ulma Inoxtruckek hasi duten bide hau luze joatea espero dute, besteak beste bientzat onuragarria delako. Kilometro 0-ko kolaborazio bat bezala definitzen dute hau erakundeek. Zubillagaren ikuspuntutik, eguneroko lana errazten duen gailu bat erabiltzeko aukera du hiltegiak, kargen manipulazioan laguntzen duen heinean langileen ongizatea areagotu eta jarduna samurtuz.
ULMA Inoxtrucken ikuspuntutik aldiz, Zubillaga Hiltegia bere makinentzako probaleku egokia bilakatzen da, bere instalazioetatik gertu behar dituzten baldintza guztiak eskaintzen dituen toki bat delako.
Hori dela eta, erakunde bien asmoa epe luzerako kolaborazio harreman bat finkatzea da, bien onurarako kolaborazio estrategikotzat jotzen baita.