Zubillaga-Oñatiren eraldaketa prozesuak aurrera dihardu
Zubillaga-Oñati Hiltegia garai berrietara begira jarri da eta bezero zein kontsumitzaileekin harremanak sendotuko dituen komunikazio estrategian sakontzen dihardu. 2020an hasitako bidea jarraituz, fase berri honetan, harrera gune eta bulegoen itxuraldaketa eraman du aurrera. Espazio berri hauek langileen lanaren optimizazioa eta bezeroaren erosotasuna helburu izanik berregituratu dira. Gune garden, zabal eta erosoen aldeko apustua egin du erakundeak. Horrez gain, artxibategia moldatu da lanaren erreferentzia errazteko, bilera guneak egokitzeaz gain.
Eraldaketak harrera gunean ere isla izan du. Espazio berriak instalazioetara hurbiltzen den edozeinentzat erakargarria izan nahi du, eta arkitekturari dagozkien aldaketez gain, bertan markaren presentzia areagotzeko hautua egin da. Zubillaga-Oñatiren harrera berria erakundearen marka irudiarekin lerrokatzen da, logotipoa, eslogana eta beste zenbait elementu grafikoz apaindurik dagoela.
Horrez gain, praktikotasuna eta langileen erosotasuna areagotzeko helburuarekin, aldagelak eraldatu dira, eta jangela berri bat egin, Zubillaga taldea osatzen duten guztien ongizatea jomuga izanik.
Itxuraldaketaren bigarren fasea
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak 2020 urtean hasi zuen instalazioen itxuraldaketa. Marka identitate berria garatzeko ariketa burutu ondoren, aldaketa hauek instalazioetan aplikatu ziren. gauzak horrela, korta aldean instalazioetara ongi etorria ematen duen kartel berria jarri zen. Horrez gain, korta bestelako elementu grafikoekin ere osatu zen, espazio homogeneo bat sortuz. Itxuraldaketa honi jarraiki, bulego eta harrera gune berriarekin Zubillaga-Oñatik bere instalazioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest ditu.
Argazki gehiago: https://flic.kr/s/aHsmVwgaPF