Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak paper aktiboa du Arkume proiektuan

2021 urtea erronka ezberdinei aurre eginez hasi du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak, eta Arkume proiektua horietako bat da. Larsabi Elkartea eta UPV-EHUko Lactiker ikerketa taldearekin batera sustatutako ekimena abeltzaintzako ustiategien lankidetzan oinarrituta dago, sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko.  ARKUME proiektuak , parte hartzen duten ardi latxa ustiategien maneiu-elikadura nola egiten den berrikusten eta ebaluatzen du. Modu honetan, azken produktuaren kalitatea deskribatzen duten parametroak aztertuko ditu EHUko ikertaldeak (ama esnez hazitako latxa arkumea), haragiaren nutrizio-kalitatea, kalitate teknologikoa eta organoleptikoa ardatz hartuta. Kontsumitzailearengana iritsiko den azken produktuaren kalitatea bermatze aldera ARKUME Proiektuak Latxa arkumearen ezaugarri bereizleak aztertzen ditu, baliabide naturalen erabileran eta nutrizio-kalitate berezietan oinarrituta, erantzun egokia duen merkatuan, artzainei merkaturatze-metodo berri bat sortzeko aukera emango diena, balio-katean aurrera egiteko.

Zerbitzua eskainiz

Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak zerbitzu emale papera eskaintzen du proiektuan. Bertara iristen diren bildotsak sakrifikatu egiten dira, eta zatitze gelan prestatu ondoren ontziratu egiten dira, tokatzen den moduan etiketaturik. Bertan, ondoren komertzializatuko diren pack-ak prestatzen dira, kontsumitzaileak 3 aukera izango dituelarik, kontsumo asmoaren arabera. Gainera, pack hauek etxean jaso ahal izango ditu kontsumitzaileak, kontsumo lokala bultzatzeko alternatiba ezberdinak eskainiz.