Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak goi mailako kalifikazioa jaso du
2024 urte hasieran Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egindako ikuskaritzak Goi Mailako kalifikazioa eman zion Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuari. Ikuskaritza honek Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren azpiegitura, dokumentazioa, lan modua eta gainontzeko faktoreak aztertu zituen, eta jasotako kalifikazioak Euskal Autonomi Erkidegoan zein orokorrean Goi Mailakoa bezala kalifikatutako Hiltegi eta Zatitze Zerbitzu bakarra bezala posizionatu du.
Zentzu honetan, 2023an zehar Zubillaga-Oñatin egindako inbertsio ezberdinek oso emaitza positiboa izan dute. Azpiegituretan egindako hobekuntzek eragin zuzena dute ekoizten diren produktuen kalitatean zein ekoizpen prozesuaren segurtasunean. Guzti honek, urteetan zehar garatutako esperientzia eta jakintzarekin batera, Zubillaga-Oñati lehen lerroan kokatzen du elikagaien zein prozesuei dagokionez, erakundeak herritarren kontsumo osasuntsua bermatzeko baserritar zein harakinek kalitatezko produktuak merkaturatzeko konpromezua berretsiz.
2023ko ekitaldiaren datuak
Osasun Sailaren ikuskaritza emaitzarekin batera, 2023ko ekitaldiko datuak baloratu ditu Zubillaga-Oñatiko gerentziak. Kontuan izanik egungo egoera ekonomikoa, elikagaien prezioen igoera eta baserritarrek gaur egun duten egoera, oro har ekoizpena modu egokian mantentze dela azpimarratu da, estatu mailan haragi kontsumoa nabarmen jaitsi bada ere. 2023ko ekoizpena 1.582.241kg/kanalekoa izan zen, hauetatik 64 tona ekoizpen ekologikoari dagokiela, 2022ko datua %7an hobetuz. Horrez gain, nabarmendu behar da ekoizpenaren %32a Euskal Okela zigiluari dagokiola, Euskal Autonomia Erkidego osokoa %13a delarik. Ekoizpenaren jatorriari dagokionez, 1.007 ustiategiri eman zitzaion zerbitzua; %47a Bizkaian, %26a Gipuzkoan, %18ak Araba, eta %9a Nafarroan. Horrez gain, zatitze zerbitzuari dagokionez 389.000 kg./kanal zatitu eta prestatu dira, salmenta zuzena, harategi eta autokontsumora bideratuak.