Zoru berria Zubillagan
Etengabeko hobekuntza prozesu baten murgilduta egonik, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak uda sasoiko eskari murrizketa bere instalazioen berritze lanak abiatzeko aprobetxatu du. Urtean zehar dagoen eskaera handiari erantzuteko asmoz, egokitze lan ugari gauzatu dira Zubillagan. Aldaketa nagusia instalazioen zoruan ikus daiteke, zoru zuri zaharkitua urak eta materia organikoak eragindako kalteak hobe jasaten dituen materialez eratutako den gorri bategatik aldatu baita. Gainera, zoru berri hau irristagaitza da, eta prozesuan zehar sortzen diren hondakinen garbiketa errazten du, laburbilduz langileen ongizatean modu zuzenean eraginez eta osasun legediak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituena. Aldez aurretik zegoen lurrean nabaria zen lanaren ondorioz eragindako kaltea eta osasun sailak eskatutakoari egokitutako zoru berria instalatu da.
Zatitze gela berriztua
Azpiegituren egokitzeak zatitze gelan ere eragin nabarmena izan du. Besteak beste, zatitze gela handiagotu egin da, eta bertako destentsore sistema berriztu egin da, hezurgabetzeko baliabideak ere aldatuz. Modu honetan, zatitze gelan lanean ari diren profesionalen lan-baldintzak hobetzeaz gain, bezeroari eskaini dakioken zerbitzuaren kalitatea hobetzea bilatzen da, urtean zehar ematen den eskari handiari bermez erantzun ahal izateko.