Udako tenperaturen protokoloa prest
Uda garai kritikoa da animalien zaintzari dagokionez, eta arrazoi honegatik ekainaren 15a eta irailaren 15 bitartean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta autonomia erkidegoek animalia bizidunen tenperatura kontrolatzeko jarduketa plana martxan jarriko dute, bereziki animalien garraioan fokua jarriz.
Europar Batasuneko araudiak ezartzen duenez, bizirik dauden animaliak errepidez garraiatzen direnean ibilgailuaren barruan 5º C-tik 30º C-ra bitarteko tenperatura-tartea mantendu behar da, +/- 5º C-ra arteko tolerantziarekin, kanpoko tenperaturaren arabera. Beraz, ibilgailuak tenperatura kontrolatzeko eta erregistratzeko sistema bat izan behar du.
Gainera ibilbide osoan egindako tenperatura-erregistroen kontrola beharrezkoa izango da indarreko legerian aurreikusitako tenperatura tarteak bete direla egiaztatu ahal izateko.
Testuinguru egokia Zubillagan
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuari dagokionez, urteko hilabeterik beroenetan animalien ongizatea bermatu ahal izateko testuinguru egokia eskaintzeko baliabideak dituzte. Instalazioak erreka ondoan kokatzeak freskotasuna mantentzen laguntzen du, eta gainera kortak guztiz irekiak era aireztatuak daude. Horrez gain, box guztietan ura dago eta animaliek nahi dutenean ura edateko aukera dute. Garraioari dagokionez, Zubillaga-Oñatira iristen diren animali guztiak ordubete baino gutxiagoko distantziatik etorri ohi dira, beraz distantzia txikiak direnez errazagoa da hauetan animalien ongizatea bermatzea.
Zubillaga-Oñatirentzat animalien ongizatea urte osoan zehar mantentzea garrantzitsua da, eta batez ere garai beroenetan hau ahalbidetzeko neurriak ezartzeak animalien ongizatean gain bukaerako produktuan ere izango du eragin positiboa.