Ondo sentitzeko elikatu

New Yorkeko Binghamton eta Stony Brook unibertsitateetako ikertzaile talde batek elikadura osasuntsuak depresio arriskua murriztu dezakeela dioen ikerketa bat argitaratu du Nutrients aldizkarian. 5 urteko jarraipenetik abiatuta, lau kontinentetako 2.600 parte-hartzaileri baino gehiagori egindako azterketak berretsi egiten du janariaren eta aldartearen arteko lotura. Halaber, ikerketaren arabera, haragia neurriz kontsumitzeak osasun mentalaren alde egiten du gizon gazteen artean, eta, ildo horretan, haragiaren kalitateak protagonismo handia hartzen du.

Zubillaga metodoa

Zubillaga Oñatiko Hiltegi eta Zatitze zerbitzuak bere ekoizpen-eredua azken kontsumitzailearen ongizatean eragina duen lehen mailako produktu bat eskaintzean oinarritzen du. Horregatik, dieta orekatua izateaz gain, garrantzitsua da bertan irensten diren produktuen kalitatea gorena izatea. Hori dela eta, produktu ekologikoaren eta hurbiltasunaren aldeko apustua eginez, Zubillaga elikadura eredu egoki baten aliatu gisa kokatzen da.

 

Iturria: https://www.consumer.es/alimentacion/influye-alimentacion-salud-mental.html