Kutsatzen ez duen sektorea

Azken aldian abeltzaintza esplotazioek kutsaduran duten eragina nabarmendu nahi izan duten zenbait korronte ospetsu egin dira, berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa lehen sektoreari leporatuz. Informazio honi aurre eginez, Greenpeace erakundeak zenbait datu argitaratu ditu non agerian uzten den konfinamenduaren lehen astean Madril bezalako hiriguneetan nitrogeno dioxidoaren balioak %40koak besterik ez zirela izan. Tarte honetan produkzio industriala erabat murriztu zen eta bitartean lehen sektoreko produkzioak martxan jarraitu zuen. Horrez gain, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Fisikoaren Zentroak ikertu duenez, COVID-19aren aurka hartutako neurrien ondorioz Espainiako hirigune nagusietan nitrogeno dioxidoaren balioak %64ean murriztu dira.

Zubillaga eredua

Aurkeztutako datu hauek erreferentziatzat hartuta, agerikoa da abeltzaintza ez dela klima aldaketaren eragile nagusia, eta hau Zubillagan beti argi izan dugun ideia bat da. Gure produkzio eredua ekologia eta ingurumenean oinarritua dago, naturan hazten baitira gero gurera etorriko diren abereak. Guretzat oso garrantzitsua da modu ekologikoan lan egitea, emisioak minimora jaitsiz, honek noski produktuaren kalitatean eragin positiboa duelarik.

 

Iturria: https://carnica.cdecomunicacion.es/noticias/38090/los-datos-de-contaminacion-durante-el-confinamiento-demuestran-que-la-ganaderia-no-es-la-principal-responsable-del-cambio-climatico?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=20200108-carnica