Kontsumo ereduaren etorkizuna
Lehen sektoreko adituek gaur eguneko produkzio eredua eta elikagaien kontsumoa urteetan zehar guztiz jasangaitza dela ziurtatzen dute. Horregatik, gaur egun gure bizimoduaren xehetasun oro kontuan izan behar dugu, baliabideen eskasiatik gure ekintzek dituzten ondorioetara. Errealitate berri honi aurre egiteko produkzio eta kontsumo eredu jasangarri bat garatzea beharrezkoa da. Kontsumo desegokiari aurre egiteko erantzuna kontsumo inteligentean eta planetako baliabideen banaketa egokian aurkitu behar dugu, ezberdinastunak ezabatuz.
Kontsumo arduratasuaren aldeko apustua
Testuinguru berri honi aurre eginez, Zubillagaren apustua haragi lokalaren produkzioa da, eta hau Euskal Herriko zein inguruko baserritarrei zerbitzua emanez burutzen du. Kontsumo kolektibo arduratsu baten beharrizanak produkzio lokala mantentzea ezinbesteko bilakatzen du, eta baserrietako jarduera murrizten ari den honetan bertako lana errazten duten kalitatezko zerbitzuek garrantzia nabarmena eskuratzen dute. Zubillagaren apostua argia da zentzu honetan, kontsumo arduratsua eta jasangarriaren aldeko ezinbesteko zutabea bilakatu eta baliabideen banaketa bermatzea gizarte jakin batean, gure kasuan euskaldunean.
Iturria: https://www.ambientum.com/ambientum/medio-natural/que-futuro-le-espera-a-las-nuevas-generaciones.asp