Kontsumitzailea zalantzan?
Ekoizle eta Banatzaile Erakundeak (Aecoc) ezagutaraztera eman duenez Eurobarometroak inkestatutako espainiar hiritarren %51ak kontsumitzen dituen elikagaiek sustantzia kaltegarriak dituztela uste dute. Gaur egun kontsumitzaileen elikadura kontzientzia duela urte batzuk baino garatuago dago, eta hauetariko askok jaten dutenari buruzko informazio zehatza eskatzen dute. Gainera, erreminta ezberdinen agerpenak, besteak beste produktuen etiketak irakurrita hauei buruzko informazioa ematen duten aplikazioak, erosketa prozesua gainditu beharreko azterketa batean bilakatu dute.
Produktu lokalaren aldeko apustua
Okelaren sektorean zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa izanik, Zubillaga Hiltegiak gure zerbitzuak erabiltzen dituzten baserritarrek modu natural eta jasangarrian hazi eta hezitako animaliekin lan egiten dutela bermatzen dugu. Zentzu honetan, gure instalazioetan tratatu eta harakin zein partikularrek banatutako okelak berme osoa eskaintzen duen kalitate zigilua du, produkzio prozesua une oro kontrolaturik baitago. Hori dela eta, kontsumitzerako unean errezelo ezberdinak baztertze aldera produkzio lokaleko produktuak kontsumitzeko hautua egitea gomendatzen dugu, gure asteroko erosketako produktuen azterketa egitean bilatzen dugun guztia eskainiko baitute hauek.
Iturria: https://www.aecoc.es/noticia-externa/mas-seguridad-que-nunca-pero-el-consumidor-recela/