Konfinamendu garaiko elikadura ohiturak

Etxetik irten gabe egoteak badu eraginik elikatzeko unean? Posible al da egoera honetan ohitura osasuntsuak mantentzea? Jatea edota ahora eramango duguna prestatzea denbora pasa bilakatu da hauen eskasia dugun une hauetan. Horrela, martxoko datuek diotenez kontsumo handiko produktuen online salmentak %48an egin zuten gora, txokolate, patat frijitu eta gailetak besteak beste. Nielsen kontsultorak argitaratutako datu hauek gose emozionalaren baitan kokatzen dira, janaria distrakzio edo arazoen negazio bezala erabiltzean alegia.

Elikadura desegokia ekidin daiteke?

Gure elikadura erosketa egiten dugun unean hasten da. Kalitatezko eta ultraprozesatu gabeko produktuak erosteko gai baldin bagara aurrerago izan ditzakegun tentaldiak gutxituko ditugu. Hori dela eta, Zubillagatik zure hurbileneko harategian erosketa egin eta eskuratu ditzakezun inguruko produktuak ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu. Gainera, abeltzainek lanean jarraitzen dute, segurtasun neurri zorrotzenak jarraituz, eta generoaren zuzeneko salmentak aktibo jarraitzen du.

Gainera, sukaldatzeko denbora soberan izanez gero, okela osagai nagusi duen plater berriak egiteko une aproposa izan daiteke. Okela on batetik abiatuz zer egiteko gai zara?

Iturria: https://www.consumer.es/alimentacion/hambre-emocional-huir-problemas-comida.html