Janari izoztuak goranzko joera
‘Izoztuen Plataformak ’emandako datuen arabera, izoztuena da elikaduran gehien hazi den kategoria, azken bosturtekoan kontsumoa %16 haziz. Azken hilabeteetan, koronabirusak eragindako konfinamenduan zehar, izoztuak hazkunde nabarmena izan du. IRI aholkularitza enpresak eskainitako azken datuen arabera, abuztua amaitzean eta azken urtea osotasunean hartuta (TAM), produktu izoztuek 3.385 milioi euroko salmenta suposatzen dute balioan, eta % 10,8ko hazkundea izan zuen.
Epe luzeko kontsumoa
Okela izoztea nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean ohikoa da. Ganadua hiltzeko unean, haragia izoztu behar izaten dute beraien kontsumorako egiten duten baserritarrek. Sakrifizio batean sortutako haragi kantitate handia ezinezkoa da epe laburrean kontsumitzea, eta, beraz, izoztearen bitartez haragiaren kalitateari eustea posible da. Zentzu horretan, Zubillagan haragia zatitzeko zerbitzua eskaintzen dugu, haragia paketatzean zaporea edo testura mantenduz gustuaren arabera kontsumitu ahal izatea posible delako.
Iturria: https://www.aecoc.es/noticia-externa/el-congelado-la-categoria-que-mas-crece-en-alimentacion/