Helburua: Erosketa produktibo bat

Aste Santuko oporrak bertan dira eta argi dago aurten gutariko gehienontzat desberdinak izango direla. Prest al gaude hauei aurre egiteko? 

Konfinamendu garai hauetan kontuan izan beharreko faktoreetako bat supermekatu edo herriko saltokietan egiten ditugun erosketak dira. Oraingoan, asteko erosketari gehitu behar zaio hurrengo egunetan zehar saltokiak itxita egongo direla, horregatik ezinbestekoa da erosketa modu ahalik eta produktiboenean egitea.

Planifikazioaren garrantzia

Datozen jaiegunetan zer prestatzeko asmoa duzu? Ze elikagai dira ezinbestekoak zure egunerokoan? Egin zerrenda bat etxean beharrezko duzun guztiarekin eta erosketa egiterakoan mugatu zaitez honetara. Gogoratu beharrizana izatekotan larunbatean saltokiak irekita egongo direla. Horregatik, kalitatezko produktuak kontsumitzeko etxean produktuak ez pilatzea gomendatzen dizugu, hauen osagaiak mantentze aldera.

Eta okelari dagokionez?

Koronabirusaren mehatxua dugun garai hauetan gure kontsumo ohiturekiko hartzen dugun neurri oro ongi etorria izango da, eta hau okelaren sektorera ere aplikatu dezakegu. Ohituraz okela herriko harategian edo konfiantzazko banatzaile bati erosten badiozu, Zubillagatik horrela jarraitzeko animatzen zaitugu. Konfiantza gakoa da gure erosketa egiteko orduan, eta momentu zail hauek oso balizkoak dira konfiantza hau berresteko. Zubillagatik bermatzen dugu komertzio lokalera banatutako okelak segurtasun azterketa zorrotzenak gainditzen dituela, eta produktuaren kalitatea eta profesionalek honi ematen dioten trataera ere aldarrikatu nahi dugu. 

Iturria: https://www.zerodespilfarro.eus/herramientas/material-informativo/