Haragiaren sektorean komunikatzen
Haragi eta Produktu Landuen AECOC 22. kongresuak 350 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen Lleidan. Topaketan parte hartu zuten enpresek, zientzialariek eta akademikoek sektoreak iraunkortasunaren eta ekoizpen-ereduen arloan dituen jardunbide egokiak aztertu zituzten, baita sektorearen behar berriei erantzuteko beharrezkoak diren komunikazio-estrategiak ere.
Azken aldian haragi gorriaren kontsumoa ezbaia jartzen ari dira zenbait informazio edo iritzi korronte, eta haragi-industriatik garrantzitsua da haragiak eskaintzen dituen benetako onurak egiazkotasunez jakinaraztea. Sortutako buloak gero eta ohikoagoak dira, eta horiei aurre egiteko tresnarik onena modu egiazkoan komunikatzea da.
Zubillagak egin du apustua
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak komunikazioaren aldeko apustu irmoa egiten zuen 2020an marka-estrategia berri bat garatu zuenean, bere inguruneko errealitatera modu zuzenagoan hurbiltzeko helburuarekin. Horregatik, Zubillagak lantzen duen haragiaren jatorria nabarmentzen du, inguruko baserrietatik datorren haragia, epe luzera iraunkorragoa izango den eta jendeari kontatu nahi dionarekin koherentea izango dena haragiaren balio-kateari balio erantsia gehituz.