Haragi Kontsumo segurua
Giza kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak egiteko xedapen praktiko uniformeak ezartzen dituen 2019/627 (EB) Betearazpen Erregelamenduak hiltegiko post-mortem ikuskapenean sakontzen du.
Erregelamendu berriak kontuan hartzen ditu EFSAren irizpenak, eta bertan gomendatzen da hildako animalien post mortem ikuskapenean haztatze eta ebakitze prozedurak sistematikoki ez aplikatzea, mikrobioen hedapena eta kutsadura gurutzatua murrizteko.
Kalitatezko zerbitzua bermatzea
Azken kontsumitzailearengana iristen den haragia ahalik eta kalitate handienekoa izan dadin, Zubillaga Hiltegiak osasun gomendio guztiak betetzen ditu jarraipen-prozesuetan. Horretarako, hildako animalien post-mortem analisia banaka eta zehatz-mehatz egiten da, haragiaren balio-katea indartuz.