Gelditzen ez den itxuraldaketa
Zubillaga Hiltegiak marka irudi berria aurkeztuz hasi zuen 2020. urtea, bezero eta herritarrengandik hurbilago egoteko asmoarekin. Zerbitzu pertsonalizatua eskaintze aldera irudi, webgune eta komunikazio kanal berriak garatu zituen erakundeak, besteak beste publikoarenagana sare sozial zein whatsapp bitartez iritsiz. 2020.urtean martxan jarritako eraldaketak udan zehar jarraipena izaten ari du, oraingoan honek era zuzenean Oñatiko instalazioei eraginez.
Berritze lanek harrera, bulego eta bestelako lanerako espazioei eragiten die, betiere orainarte eskaini izan den zerbitzua mantenduko delarik. Marka irudiarekin egin bezala, azpiegiturak egokitzearekin batera hiltegiak modernizazio proiektuan beste urrats bat ematen du. Ganaduaren sakrifizioa eta hortik aurrerako okela lantze prozesuan bezero zein langileak erosoago sentiarazteko etengabe berritzen ari da Zubillaga, guzti honek kalitatezko zerbitzuan eragin argia izango duen konbentzimenduarekin. Haragiaren kateak ez du etenik udako hilabeteetan, baina Zubillaga Hiltegia irailetik aurrera bere zerbitzua eskaintzeko indarberritzen dihardu, ikasturte berriari begira sektorean erreferente izaten jarraitzeko asmo garbiarekin.