Ganaduaz gehiago ikasten

Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak HAZIk antolatutako eta Lanbidek finantzatutako 200 orduko kurtsoa baten parte hartzen duten ikasleen bisita jaso du. Kurtsoak bere baitan hartzen duen “Ganaduaren zentzuko gobernatze ekologikoa” moduloaren baitan parte-hartzaileek ganaduaren fisiologia eta elikadura, eta kateko baliabideen aprobetxamendua ezagutu ahal izan zuten.
Konkretuki, hiltegian bertako arlo guztiak ezagutu ahal izan zituzten, eta prozesuaren pausu guztiak jarraitu. Horrez gain, zatitze gela ere bisitatu zuten.

Zubillagara egindako bisitaz gain, kurtsoko ikasleek ekoizpen ekologikoa egitn duten ustiategi ezberdinetara bisita egin dute, balio-kate osoan sakonduz.