Food4Future, orekak duen garrantzia

Maiatzaren 16a eta 18aren bitartean antolatu zen Foof4Future azoka Bilbao Exhibition Center-en. Azoka hau elikaduraren industria berritzera bideratua dago, batez ere ikuspegi teknologikotik. Besteak beste, azokan teknologia sektorean nola txertatu, azpiproduktuek duten balioa edo 4.0 industriaren etorkizuna aztertzen dira, sektorean ongizatea eta biziraupenerako gako izan daitezkeenak.

Azokaren antolatzaileen arabera, teknologiaren garapena oso baliotsua da sektorearen etorkizunerako, eta Big Data eta Blockchain moduko berrikuntzek gaur egun duten protagonismoan jartzen dute fokoa.

Zalantzarik gabe, teknologikoak ekarpen asko ditu egiteko elikaduraren sektoreari orokorrean eta haragiaren sektoreari zehazki. Zubillaga-Oñati bezalako instalazioetan adibidez, teknologiak presentzia irabazi du azken urteetan, besteak beste lanerako tresnei dagokionean edota animalien ongizatea bermatzeko kamera sistemarekin. Hala ere, elikaduraz ari garenean kontziente izan behar gara muga batzuk ezarri eta teknologia eta tradizioaren arteko oreka ezinbestekoa dela.

Desadostasunak azalean

Elikaduraren sektorea osatzen duten zenbait eragile Food4Future azokak planteatzen duenaren aurka ageri izan dira, eta azoka egunetan protesta eta kontzentrazio ezberdinak antolatu dira Bilbao Exhibition Centre-ko kanpoaldean.

BEC kanpoaldean egindako protesta

Egurra eta Kandela agroekologia kolektiboak, Baserritarron Ahotsa-k eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak BEC-en kanpoaldean protesta bat antolatu zuten, beraien ustez azoka hau Euskal Herriko elikaduraren balio-katearen errealitatearekiko deskonexio bat suposatzeko aukera ematen baitzuen. Adibidez azokaren webgunea ingeles hutsean egoteak argi erakusten zuen lurrarekiko bat ez zetorrela ekimena, eta etorkizuneko gizartea makineriaren bitartez elikatzea ez dela jasangarria salatu nahi izan zuten.

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak ohar bidez salatu du, elikadura sintetiko edo laborategikoaren ekoizpena garatzen duten enpresak erakartzeko helburua duela “Food 4 Future” feriak, bertako ekoizleak alde batera utziz.

Testuinguru honetan, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak argi dauka erakundearen etorkizuna ekoizle lokalei lotua dagoela, bertako lurrari merezi duen protagonismoa emanez, eta gainontzeko ekoizpen prozesuek (elikagai sintetikoak barne) ez dute tokirik aurkitzen Zubillaga-Oñatiren misioan.

 

Iturria:

https://www.argia.eus/albistea/food-4-future-feria-hasi-da-becen-lehen-sektoreko-eragileen-protesta-artean