Euskadiko Elikaduraren Balio Katearen Behatokia aurkeztu du HAZIk
Euskal Autonomia Erkidegoko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Behatokia aurkeztu du HAZIk, balio katea sendotu eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko helburuarekin. Berez, 2020tik dago martxan Behatokia, baina HAZIk orain aurkeztu du ofizialki, Eusko Jaurlaritzak udaberrian onartutako dekretuan arautu eta gero.
Organoak erabilgarria izan nahi du berrikuntzaren eta jasangarritasunaren arloan etorriko denari aurre hartu eta prestatzeko. Are, bere misioa ezagutzea da, “gaur menperatzeko eta biharkoari begiratzeko”. Sei lan arlo ditu horretarako, horietako lau ezagutzara bideratutakoak eta beste biak berrikuntza politikek elikaduraren katean duten eragina ebaluatzeko. Horrela, sektoreko politika publikoak diseinatzen lagundu nahi du Behatokiak.
Hortik haratago, organoak, besteak beste, hurrengo eginkizunak ditu:
- Nekazaritzako elikagaien sektoreko elementuei buruzko datuak, estatistikak eta prezioak modu sistematikoan bildu, irizpide objektibo batzuen bidez gutxieneko prezioak finkatu eta kontrolatu ahal izateko.
- Ingurunea behatu kontsumo joerak, gizartearen joerak eta merkatuak identifikatzeko: jasangarritasuna, teknologia, osasuna eta ongizatea eta kontsumo berria.
- Azterlanez hornitu informazioa zabaldu eta ezagutza hori ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
- Ikerketa estrategiko eta taktikoan lan egin balio kateko maila guztien beharrei erantzuteko.
Abeltzainentzako erreminta bat da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzua, eta, beraz, oso garrantzitsua da berarentzat balio katea errespetatzea, besteak beste, baserritarrei dagokiena ordaintzeko. Horregatik, oso kontuan hartzen ditu kontsumo joerak eta sektoreko elementuei buruzko datuak eta prezioak bere zerbitzuak diseinatu eta eskaintzerako orduan.