Ekologikoak etorkizuna du

Abiatu berri den ikasturtea abeltzaintza ekologikoaren aldeko tendentzia berretsiko duen ikasturtea izango da. Azken urteotan Euskal Herriko abeltzainek ekoizpen ekologikoaren aldeko apustua egin dute, eta Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan erabiltzaileengan ere tendentzia hau nabarmena izaten ari da. 2019ko urte sasoi honekin alderaketa eginda, haragiaren ekoizpena ia hirukoiztu egin da, eta ekoizleen kopurua %40 hasi. Horrez gain, nabarmentzekoa da abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustua egin ohi duten ekoizleek Zubillagako zatitze gelarengan duten konfiantza, ekoizpenaren %100a zatitze gelatik pasatzen baita.

Ekoizteko modu ezberdin bat

Abeltzaintza ekologikoak merkatuak tradizionalki ezarritako moldeetatik ihes egiten du, kontsumitzaile zein ganaduarekiko errespetagarriagoa den ekoizpen eredu baten alde eginez. Abeltzaintza ekologikoak bertako espezieak lantzen ditu, ekoizpen eredu masiboetatik alde egin eta animaliak errespetuz haztean datza. Modu honetan abereen ongizatea lantzen da, beraien bizi-kalitatea bermatu eta etorkizuneko produktuaren egokitasuna zaindu. 

Zubillagan beti egin dugu ekoizpen prozesu ekologikoen alde, eta gaur egun gure bezeroen tendentzia ere berdina izateak harraotasun berezia sentiarazten digu. Gure instalazioetatik pasatzen den abere bakoitza berezitzat dugu, eta bere bizitza guztian zehar halaxe tratatua izan dela jakiteak poza ematen digu. Euskal Herriko haragia bakarra dugu, beraz mimoz landu dezagun.