Ekoizpen ekologikoa goraka

Euskal Herriko aziendetan ekoizpen ekologikoak gorakada nabarmena izaten ari da azken urteotan. Kontsumitzaile eta ekoizleengan kontsumo jasangarrirako kontzientzia pizten ari da, eta ondorioz Euskal Herriko ekoizpen mapa eraldatzen ari da. 2021eko datuei erreparatuz, Euskal Autonomi Erkidegoan 128 ustiategi ekologiko daude martxan, behi, ardi eta ahuntz haragiaren ekoizpenera bideratuak hein handi batean. Abelburuen sailkapenean 2.877 behi, 3.477 ardi, 195 ahuntz eta 498 zaldi zenbatu ziren denbora tarte honetan. Guztira, 2021ean 87.020 kilo haragi ekoiztu ziren modu ekologikoan Euskal Autonomi Erkidegoko ustiapenetan. 

Zubillagarekin lerrokaturik

Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak ekoizpen ekologikoko abeltzainei zerbitzua ematen dio. Azken urteotan, gorantza joan da ustiategi ekologikoetan hazitako abelburuen sakrifizio kopurua, eta aurreikuspenak bide horretatik jarraituko dela diote. Horrez gain, Zubillagaren estrategia eta izanarekin bat dator ekoizpen ekologikoa, okelaren jatorria baserria izanik, baserrietan ekoizten dena izango delako haragiaren balio-katea epe luzera jasangarri izateko bidea.

Iturria: https://www.ekolurra.eus/eu/info-gunea/zifrak