Bertako arrazen garrantzia

Azken hamarkadetan, nekazaritzaren intentsifikazioa mehatxua izan da abere eta haien habitatentzat, nekazaritza-biodibertsitateari ere eraginez: elikadurarako, nekazaritzarako eta ekosistemetarako garrantzitsua den aniztasun biologikoari. Abeltzaintza-arrazak nekazaritzako eta abeltzaintzako biodibertsitatearen elementu nabarmena dira; horiek erabiltzeko eta kontserbatzeko unitatetzat hartzen dira. Antzeko ezaugarri fisiko eta produktiboak dituzten eta heredagarriak diren etxe-animalien taldeak dira, eta beste animalia-talde batzuetatik bereiztea ahalbidetzen dute. Gure erkidegoari dagokionez, Euskal Herriko arraza autoktonoek beti izan dute garrantzia nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, eta guztion artean lan egin behar dugu horrela jarrai dezan.

Zubillaga hemengoaren alde

Zubillaga Hiltegiak gertutik lan egiten du Euskal Herriko abeltzainekin. Ustiapen ekologiko eta iraunkorreko eredu batean oinarrituta, bertako arrazen biziraupena bermatzen du. Horregatik, abeltzaintzaren sektorearekin gertuko harremana izatearen aldeko apustua egiten dugu, eta, horri esker, Euskadiko sektorearen egunerokotasunaren berri izateko gai gara. Horrek guztiak eragina du azken kontsumitzaileak eskuratzen duen produktuaren kalitatean; izan ere, gure haragiaren jatorria eta tratatzeko modua ezagutzean, emaitza bermatzeko gai gara.

 

Iturria: https://www.ambientum.com/ambientum/biodiversidad/razas-de-ganado-para-conservar-la-biodiversidad.asp