Berrikuntzak animalia-produktuen higienean

Irailaren erdialdetik aurrera, indarrean sartu da animalia-jatorriko elikagaien higiene-baldintza espezifikoei buruzko araudi berria. Arau hau argitaratzeak animalia-jatorriko elikagaien higieneari buruz indarrean dagoen legeria eguneratzea dakar. Berrikuntza horien artean haragiari buruzkoak daude.

Hori guztia elikagai orok higiene-estandarrak betetzeko dagoen kontzientzia gero eta handiagoaren barruan kokatzen da, horrela azken kontsumitzaileari kalitate eta berme osasungarriko produktu bat eskaini ahal izateko. Hori dela eta, Zubillaga Hiltegiak ekoizpen eredu jasangarriaren aldeko apustua egiten du, eta horretarako baldintza higieniko guztiak bete behar ditu. Beraz, Europatik onartutako araudi berriek Zubilaga-Oñatin egiten ari den lana berresten dute.

Iturria: https://www.agrodigital.com/2021/09/13/las-novedades-en-las-normas-de-higiene-en-productos-animales-entran-en-vigor-la-proxima-semana/