Behiak duen balioa

PROVACUNO erakundea eta Europar Batasunak (EB) Europako behi-okelaren sektorea indartzeko eta ekoizpen iraunkorraren ereduari balioa emateko helburua duen kanpaina bat jarri dute abian. Sektorean aitzindaria den kanpaina baten bitartez (4,5 milioi euro inbertituko dira horretarako, eta 2023ra arte luzatuko da) Europako produktu horren izaera bereizgarriari balioa eman nahi zaio.

Zubillaga lider

Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak urteak daramatza behi-okelaren ekoizpen jasangarria lantzen, animaliaren ongizatean arreta jarriz. Ildo horretan, Europar Batasunak abiarazitako kanpainak indartu baino ez du egiten Zubillagak bere ekoizpen-ereduaren alde egindako apustua. Behi-aziendaren ekoizpena jasangarria izan beharko da iraunkorra izateko. Zentzu honetan, Zubillaga ekoizpen-eredu honetan aitzindaria da, urteak baitaramatza Euskal Herrian modu jasangarrian ekoiztutako behi-okela eskaintzen.

Iturria: https://carnica.cdecomunicacion.es/noticias/40425/provacuno-campana-carne-vacuno-hazte-vaquero?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=20200108-carnica