Arkume zerbitzua Zubillagan
Urte berriarekin batera arkume garaia dugu euskal baserrietan, urtarrilean jaiotako arkumeak hiltegira eramateko garaia baita. Antzuolako Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzainak dionez, Debagoieneko artzaiek batez ere Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzura eramaten dituzte beraiek hazitakoak. Blancok erakundearen gertutasuna nabarmendu nahi izan du hurrengo bideoan, hiltegiak duen berezitasunak nabarmenduz. Ikusi hurrengo bideoa.