Animalien sakrifiziorik gabeko okela?
Ikertzaile talde batek haragi elikagaiak garatu ditu zelula ametatik abiatuta. Baina bermerik eskaintzen al du horrelako produktu batek?
Produktu hau garatu duen ikerlari taldearen aburuz zelula ametatik abiatuta produzitu den xerra batek xerra tradizional batek eskaintzen dituen nutriente berak ditu, animalien sakrifizioaren aurkako pertsonek baliozkotzat hartzen duten argudio bat delarik.
Hala ere, haragi mota honen produkziora bideratutako baliabideak modu konbentzionalerako baino ugariagoak izan daitezke. Gainera, gaur egun okela honek duen merkatuko prezioa 74 euro kilokoa da, kiloko 3 eta 15 euro bitartean mugitzen den prezio errealetik asko aldenduz.
Sufrimendurik gabeko sakrifizioa
Sakrifiziorik gabeko okelaren defendatzaileen argudio nagusia animaliek minik ez hartzea da, hau Zubillagako instalazioetan aintzat hartzen dugun aldagai bat izanik. Gure instalazioak animalia sakrifizio unearen aurretik ahalik eta lasai egoteko diseinatuak daude, eta behin une hau iristean minik gabekoa izatea da gure asmoa. Gure teknikak animaliaren 0 sufrimendura hurbiltzeko bideratuak daude. Modu honetan Zubillagan ekoizten den okela guztia kalitate gorenekoa izatea lortzen dugu, animaliaren ongizatea errespetatuz.
Sakrifizioa produkzio prozesu egoki baten bukaeran ematen da, gure ekoizle lokaletan hasten den prozesu bat izanik, eta hauek animaliak arreta eta profesionaltasun handiz zaintzen dituzte. Gure ustez zelula ametatik abiatzen den haragiak berrikuntza zientifiko izugarria suposatzen du, baina guk era artisauan ekoiztutako okela plater bat aukeratuko dugu.
Iturria: https://www.consumer.es/alimentacion/carne-sin-sacrificio-animales-otros-productos-veganos-poco-saludables.html