Animalien ongizatearen bikaintasunerantz
“Espainiako etxaldeen ongizate-maila kalifikatu behar izanez gero, oso ondo bat emango nieke”. Miguel Ángel Aparicio Animalien Babes eta Ongizaterako Espainiako Elkarteko (SEPROBA) presidentearen hitzak dira.
Bere ustez, Espainiar estatuan ongizate maila altua da, neurri batean etxalde eta ustiategietan ezartzen ari diren ongizate protokoloei esker.
Hala ere, kontsideratu behar dugu oso ondoko kalifikazio bat ezin dela ospakizunerako arrazoia izan animalien ongizateaz ari garenean, baizik eta horretan eragiten jarraitzeko arrazoi bat, bikaintasuna lortzeko beharrezko bitartekoak jarriz.
Animalien ongizateaz ari garenean, duintasunez tratatu behar diren izaki bizidunez ari gara, haien bizitza errespetatzeagatik, eta elikadurara bideratutako animaliez ari garenean, azken kontsumitzaileari zor diogun errespetuagatik.
Gizarteak gero eta gehiago eskatzen du animalien ongizatea hobetzea, eta benetan sektorearen balio-katean eragin nahi bada, berau osatzen dugun eragileok izan behar dugu autoexijentzia-maila igotzen lehenak.
Kontzientzia garatu
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatikatze Zerbitzuak bere balore handienetako bat du animaliaren ongizatean. Ongizatea hazkuntza eta sakrifizio-prozesu osoaren parte da. Horregatik, Zubillaga-Oñatirekin elkarlanean diharduten abeltzainek abereak ekologikoki edo eremu txikietan hazten dituzte, animalien ongizatea bermatzen ez duen eredu makrotik ihesi. Gainera, abeltzain erabiltzaile asko zuzeneko salmentan aritzen dira, eta, beraz, animalien ongizateak zuzenean eragiten du haiek lehen eskutik saltzen duten produktuan. Era berean, behin animalia horiek Zubillagako instalazioetara iritsita, espazio egoki bat aurkitzen dute haien egonaldia ahalik eta erosoena izan dadin, eta prozesua safrifizio duinarekin amaitzen da. Neurri horiek guztiak balio-katean inplikatutako pertsona guztien kontzientzia garatzetik abiatzen dira; horregatik, Zubillaga-Oñatitik ezinbestekotzat jotzen da horretan eragiten jarraitzea, bikaintasuna lortu arte.
Iturria: https://carnica.cdecomunicacion.es/bienestar-animal/130252/bienestar-animal-esp-seproba