Abeltzaintza birsortzailea ulertzen

Martxoan Gustoko azoka antolatu zen BEC-en. Gustokok tokiko ekoizpena eta biodibertsitatea aldarrikatzen ditu, eta laugarren edizio honetan artisau eran eta modu jasangarrian egindako bertako produktuak balioan jarri ditu.  249 erakusketari bildu ditu azokak, eta 11.711 bisitaria hurbildu dira guztira bertara.

38 erakunde kolaboratzailek bultzatutako egitasmoa da Gustoko, eta kontsumo katea bere osotasunean aztertu da bertan. Besteak beste, abeltzaintzara zuzendutako tailer bat antolatu zen; “Abeltzaintza birsortzailea: haragi osasungarria, lurzorua zaindu eta karbonoa finkatu” tituluduna. Tailer honek abeltzaintza birsortzailea balioan jarri zuen, ia egunero lursaila aldatuz eta larreen atsedenaldi egokien bidez, fotosintesia indartu, lurzoruko materia organikoa areagotu eta karbonoa finkatzeko gaitasuna handitzea ahalbidetzen duelarik. Modu honetan giza kontsumorako ezaugarri bereziak dituen haragia sortuz, eta, jakina, osasungarria. Euskal Herriko esplotazioen nolakotasuna kontuan izanik etorkizunera begira abeltzaintza eredu egingarria bezala aurkezten da, ondoren Zubillaga bezalako erakundeek landuko duten lehengaietan eragina izanik.

Bertakoan dago etorkizuna

Iturbaltza Artisau Elikagaia enpresako Unai Beitia izan zen tailer honen arduraduna. Berarekin izan gara Gustokon azaldutakoaz hitz egiteko.

Unai Beitia, Bakion duen ganaduarekin

Unai Beitia, Bakion duen ganaduarekin

Zer da Gustokon azaldu zenuena?

Gehienbat gaur egun ekoizleok dugun beharrizana transmititzen saiatu nintzen. Gure etxean behiak, txerriak, behorrak, ardiak eta oilaskoak hazten ditugu, eta gure ekoizpen prozesuari azken aldian ospe txarra egotzi zaio. Multinazionalen eta zen bait gobernuren interesa okela sintetikoa bultzatzea da, ama zelulez edo begetalez egindakoa, ingurumenaren alde egitearen aitzakipean, Okela sintetikoa herri xumearentzat merkea da, eta gobernuek horren ikerketara bideratzen dituzte hainbat dirulaguntza. Guzti horrek kalte egiten digu.

Testuinguru honetan, zergatik da garrantzitsua abeltzaintza birsortzailea?

Ekoizpen ekologiko edo birsortzaile ez da sustatzen, eta guk argi daukagu planeta hobetzeko modu zuzen bat hau mundu osoan hau bultzatzea dela. Ahal den neurrian elikagaiak naturaren portaerak imitatzen sortzen ahalegindu behar gara, eta horretan datza abeltzaintza birsortzailea. Ganadua lursail konkretu baten denbora gutxi uzten dugu, gero beste lursail batera mugituz. Modu honetan lurrari dagokion atsedena ematen diogu, eta sobre-esplotazioa ekidin. Adibidez behi talde baten denbora luzez lursail batean izanez gero, naturaren agresiboki erantzungo du, landare txarrak, sustrai sakonekoak azaleratuz. Hori lurrak deskonpaktatzeko beharrizana duenean gertatzen da, lehen geruzatik sakonera ura filtratzeko beharra duenean. Lurrak ez badu urik filtratzen, epe luzera desertifikazioa eman daiteke eremu konkretu horretan.

Abeltzaintza birsortzaileak kontrakoa bilatzen du, lurrari dagozkion atsedenaldiak emanez hau emankorragoa bilakatuz. Modu honetan, fotosintesirako espazio gehiago garatzen dira, karbonoa lurrazalean xurgatuz, eta ondorioz emisioen arazoari irtenbide bat emenez. Guztia dago lotuta, eta horren kontzientzia izan behar dugu. Lurraren zikloak interpretatzen jakinez gero, badaude moduak okela osasungarri bat ekoiztu eta animaliak modu duinean hazteko. Egia da hori ez datorrela bat gure egungo bizitza ereduarekin, baina agian gure bizitza eredua aldatu beharrean gaude, orokorrean planetaren onurarako izan da.

Eta egungo errealitatean, non geratzen dira Zubillaga-Oñati bezalako erakundeak?

Guk abeltzaintza egiteaz gain salmenta zuzena ere badugu, eta ondorioz hiltegi baten beharrizana dugu. Zentzu honetan, orain berme gehien eskaintzen diguna Oñatikoa da, eta bihar ateak itxiko balitu arazo bat izango zen guretzat. Denok gaude ados ustiapen txikiak bultzatu behar direla, baina horretarako erraztasunak ematea beharrezkoa da, profesionalki lan egin ta gizarteari kalitate goreneko produktu bat eskaini ahal izateko. Aliatu sare garrantzitsu bat atzean izatea ezinbestekoa da, eta Zubillaga hor dugu horretarako.