2024rako aurrekontua onartu da
Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuko Batzar Orokorrak bileran onartu du 2024 urterako zerbitzuak izango duen aurrekontua.
Hurrengo urtera begira egindako aurreikuspenen arabera espero da haragiaren kontsumoan murrizketa bat egotea, eta ondorioz ekoizpen bolumena jaistea aurreikusten da. Despiezeari dagokionez, lan karga mantentzea espero da, 2023an zehar egindako azpiegitura inbertsioari etekina ateraz.
Bestalde, 2024an zehar etorkizunera begirako zenbait erronkei aurre egingo zaie, eta 2025ean inplantatu nahi diren depuradora eta landutakoen obradorea martxan jartzeko balorazioak egingo dira.