2023ko Batzar Orokorra egin da
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren batzordeak 2023ko Batzar Orokorra egin du apirilak 20an Arrasaten dagoen Debagoienako Mankomunitatean. Hurrengo maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeen aurretik gobernu batzorde honek egin duen azken batzarra izan da hau. Behin hauteskundeak igarota, ekainetik aurrera ordezkari berriek osatuko dute Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren gobernu batzordea.
Emaitza positiboa
Arrasaten egindako Batzar Orokorrean 2023ko kontuen onarpena izan da mugarri nagusia, aho betez onartu dena. Oro har, Zubillagaren eguneroko jardunaren balorazio positiboa egin da batzarrean, egoera ekonomiko orokorraren eraginaren ondorioz azken hilabeteetan aktibitatea zerbait jaitsi den arren.
Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuaren lantaldeak esker ona luzatu nahi izan dio Gobernu Batzordeari lau urte hautean egindako lanagatik, eta gogotsu agertu da etorkizuneko erronkei modu onean aurre egiteko.