2020a modu onean gainditu du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak

2020a aldaketa urtea izan da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuari dagokionez. Lan estrategiari jarraiki, aurreikusita zegoen bezala 2020 urtearen hasiera banaketaren subrogazioa martxan jarri zen, zerbitzua hobetu eta zabaltzeko aukera emanez harakinei. Behin hau martxan jarrita, urteak ekarritako beste erronka nagusia martxoan iritsi zen COVID-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta. Koronabirusari aurrez eginez berme osoz lanean jarraitu ahal izateko, beharrezkoa diren segurtasun neurriak aplikatuz egokitu ziren instalazioak. Modu honetan, konfinamendu gogorrenean ere Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak martxan jarraitu zuen, bezeroen hornikuntza bermatuz eta tokiko komertzioek (harategiek besteak beste) izandako gorakadaren aurrean haragi erreserbak ziurtatuz.

Horrez gain, 2020an ere instalazioen itxuraldaketari ekin zitzaion, eta 2021 urtearen hasieran estreinatuko dira bulego, aldagela eta bilera gela berriak.

Datu positiboak

Fakturazioari dagokionez, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak 2020ko sasoian 2019an baino %8 gehiago fakturatu du, 918 ustiategi ezberdinei zerbitzua emanez. Hauetatik 439 Bizkaian kokatzen dira (kontuan izan behar da bertan ez dagoela hiltegirik), 365 Gipuzkoan, 94 Araban eta gainontzekoak Nafarroa, Aragoi edo beste erkidego batzuetatik hurbildutakoak.

Ekoizpen orokorra 2019aren antzekoa izan da, kanalean 1.450 tonarekin. Aldaketa nagusia ekologikoaren eskutik dator, 55 tona ekoizpen ekologikoak izan baitziren, 2019ko datua bikoiztuz, nabarmen gora datorren joera izanik. Euskal Okela jatorri izendapenarekin sailkatutako haragiari dagokionez, 477 tona ekoitzi ziren. Horrez gain, Zatitze Gelako ekoizpena %31 hazi zen.

Zalantzarik gabe, urte berezi honi arrakastaz aurre egin dio Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak, eta 2021ak ekarriko duenari ere gogoz aurre egingo dio.