Zubillaga-Oñatiren Batzar Orokor berria eratu da
Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze zerbitzuak 2023-2027 legealdiko bere lehen Batzar Orokorra egin du. Beti bezala, Debagoieneko Mankomunitatean egin dute bilera, eta bertan Iraia Sola gerentearekin batera sozietate mugatua osatzen duten udalerri guztietako ordezkariak egon dira. Gauzak horrela, hurrengo legealdiko Batzar Orokorra horrela eratu da:
- Lehendakaria: Xabier Igartua: Oñatiko ordezkaria
- Lehendakariordea: Gorka Artola: Bergarako ordezkaria
- Idazkaria: Jon Albizu: Aretxabaletako ordezkaria
- Bokala: Edurne Matias: Legazpiko ordezkaria
- Bokala: Asier Agirre: Aramaioko ordezkaria
Argazkiak hemen: https://flic.kr/s/aHBqjAXpKT