Zubillaga-Oñati Landaola sarietan izan zen
Landaola Federazioak Landaola Sarien VI. edizioa banatu zuen Berastegiko Udaletxean. Guztira, lau kategoriatan banatu ziren sariak, eta horietako batean Zubillaga-Oñati Hiltegia izan zen hautagai.
Debagoienako garapen agentziak Zubillaga-Oñati Hiltegia eta Zatitze Zerbitzua hautagai izateko proposamena egin zuen, erakundeak baserritar eta abeltzainekin duen gertuko harremana dela eta, “tokiko ekoizleen ekoizpen txikia aurrera ateratzeko” ezinbestekoa bihurtu baita.
Landaola Gipuzkoako landa-eremuaren garapenaren alde lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Landa garapeneko sei elkartek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko ordezkariek osatzen dute. Sarien helburua landa-garapeneko proiektuak aintzatestea da.