ULMA Inoxtruckekin elkarlanean jarraitzen du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak

ULMA Inoxtruck kooperatibarekin elkarlanean jarraitzen du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak. Duela bi urte hasi zuten 0 KMko kolaborazio estrategiko hau, ULMA Inoxtruckek bere makinak Zubillagako Hiltegian probatu zitzan. Izan ere, Zubillagarena baldintza guztiak eskaintzen dituen tokia da, ULMAren instalazioetatik gertu.

Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak, berriz, bere eguneroko lana errazten duen gailu bat erabiltzeko aukera du, eta, ondorioz, bere langileen ongizatea areagotu eta jarduna arintzen du.

ULMA Inoxtruck

ULMA Inoxtruckek ekipo higienizagarriak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, ekoizpen gela zurietan kargak garraiatzeko eta manipulatzeko. Horrela, makinek bermatzen dute kargak higiene neurriak errespetatuta mugitu ahal izatea. Gainera, egunero garbitzeko diseinatuta daude makinok, ez baitira izorratzen, eta ezaugarri hori ezinbestekoa da elikagaien lan egiten den espazioetan, esaterako, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan.