Salmenta zuzeneranzko joera garbia

Koronabirusak eragindako konfinamenduaren ondoren elikaduraren banaketak online kanalean lortu duen hazkundea %35 eta %45 artean finkatzea aurreikusten da. Online salmentak bezeroei produktu tipologia pertsonalizatuagoa eta beren interesetara egokituagoa lortzeko aukera eskaintzen du. Joera oso gorakorra da; izan ere, kontuan izan behar dugu kontsumitzen den produktua bera izan daitekeen arren, kontsumo-esperientzia aberasten dela, fidelizazioari mesede eginez.

Zubillagan gora eginez

Modu esplizituan online ez bada ere, zuzeneko salmenta ere areagotzen ari da Zubillaga Hiltegiko bezeroen artean. Gure instalazioetan ekoizten den haragi asko zuzeneko salmentarako paketeratzen da, ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko tratuari mesede eginez. Zalantzarik gabe, zuzeneko salmenta gure haragiaren kontsumo-esperientzia zabaltzeko modu bat da, bezeroek ekoizlea hurbilagotik ezagutzeko eta abereen ongizatean oinarritutako ekoizpen-metodoak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen baitu.

 

Iturria: https://www.aecoc.es/noticia-externa/la-distribucion-alimentaria-consolida-su-crecimiento-online/