Moxal haragi kontsumoa gora

Azken aldian moxal haragiaren kontsumo gorakada nabarmena ari da izaten, besteak beste dituen elikadura osagarriei esker mediku zein nutrizionistek honen aldeko hautua egiten baitute. Euskal Herria, Katalunia eta Andaluzia bezalako tokietan geroz eta ohikoagoa da moxal haragia dendetan aurkitzea, eta hau kontsumitzeko ohitura handia duten Italia bezalako herrialdeetara esportazioak ere areagotu dira.

Zubillaga joera berrira egokitzen

Moxalen sakrifizioa aspalditik lan ildo garrantzitsua da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan, merkatu hori gertutik ezagutuz. Gaur egun, Euskal Autonomi Erkidego Mailan Zubillaga da moxal gehien hiltzen dituen erakundea.

 

Iturria: https://mailchi.mp/navarracapital/boletin-587?e=dfa0d4bfdf