Lehen sektorea, ezinbestekoa aktibazio ekonomikorako
Lehen sektorea post-koronabirus garaiko ekonomiaren aktibaziorako sektore gako bat bezala posiozionatzen ari da, gaur egun estatu mailako BPGaren %8a bildu eta biztanleria aktiboaren %10a baino gehiago okupatzen duelarik. Gainera, sektorea osatzen duten eragile ezberdinek beraien esfortzua bikoizten dihardute, pandemiak irauten duen bitartean etxebizitza guztietan kalitatezko elikagaiak bermatzeko. Gaur egun, lehen sektorea guztiz martxan dago, beharrezkoak diren segurtasun neurriak aplikatuz noski. Aktibitatearen mantentze honek garrantzia ukaezina du COVID-19aren krisialdia pairatzen ari den ekonomia baten motore bezala.
Zubillaga sektorearekin bat eginik
Zubillaga Hiltegia, lehen sektoreko eragile aktiboa delarik, bere aktibitatea mantentzen dihardu egunotan, betiere segurtasun neurri zorrotzak aplikatuz. Gainera, komunitatearekin konpromiso aktibo bat erakusten du, bere zerbitzua bermatzeko esfortzuak bikoiztuz. Zubillaga Hiltegia pandemiari aurre egiteko prest dago, eta era berean begirada etorkizunean jarrita, lurraldeko ekonomiaren aktibazioan paper garrantzitsua izateko.