Lehen sektorea erregulatuz

Estatuko Aldizkari Ofizialak otsailean lehen sektoreko esplotazioen errentagarritasuna hobetzera zuzendutako neurri ezberdinak argitaratu ditu, elikadura katean inpaktu positiboa izateko asmoz. Neurri hauen artean aurkitzen dira kontratuetan produkzio kostuak kontuan hartzeko beharra, galeretara egindako salmenten debekua, lehen sektoreko produktuen banalizazioan eragiten duten promozio komertzialen erregulazioa eta arau-hauste larriak burutu dituzten agenteei ezarritako zigorren publikazioa. 

Balorazio positiboa

Zubillagak positbotasunez jasotzen ditu lehen sektorearen egoera hobetzeko baliogarri diren neurrien ezarpena, modu honetan okelaren industriak balio ziurra eskuratzeko modua baitu. Gure ikuspuntutik argi eta garbi ekoizle lokalen alde posizionatzen den politiken alde egiten dugu, merkatuaren mota honetako erregulazioa neurri positibotzat jotzen dugularik.