Kalitatezko haragia konfinamenduari aurre egiteko
Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzua COVID-19 pandemiak eragindako krisialdi une honetan segurtasun neurri zorrotzak hartuz lanean dihardu. Zerbitzu publikoa garen heinean gure konpromisoa adierazi nahi dugu gure hornitzaile, bezero eta elikadura katea osatzen duten agente ezberdinekin. Era berean, kontsumitzaileei gogorarazi nahi diegu egunotan esparru komertzial handietan ikusten ari garen irudietatik harago herriko harategiak bezalako saltoki txikiak alternatiba egokia direla beharrezkoak ditugun lehengaiak eskuratzeko.
Elikadura egokia gaixotasun garaietan
Zenbait ikerketak adierazten duten bezala, pandemia garai honetan ezinbestekoa da norbanakoa modu egokian elikatuta egotea, sistema inmunologikoa indartu eta gure gorputza COVID-19 birusari aurre egiteko prest izanik. Proteina indize altua duelarik, haragi gorria elikagai aproposa bilakatzen da konfinamendu garaietan, eta hau bermatze aldera Zubillagan etengabe lanean arituko gara. Etxean gaudela, jana gozatu ahal dugun plazer bakarrenetako dugu, beraz produktu onena eskuratzeko aukera eman nahi dizugu. On egin!