Iraultza digitala abeltzaintzan
Kit Digitala programaren dirulaguntzek beraien eragin eremua areagotu dute enpresa-ekimen mota gehiagotara iristeko. Joan den uztailaren 7ko BOEn argitaratu zen bezala, hemendik aurrera bonu digitala eska dezakete besteak beste jarduera ekonomikoa duten titulartasun partekatuko nekazaritza zein abeltzaintza ustiategiek.
Espainiako Gobernuaren laguntza-programa hau, besteak beste, 50 langiletik beherako nekazari eta abeltzain autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenduta dago, eta teknologiari esker beraien ustiategiak garatu eta digitalizatu ahal izateko aukera luzatzen zaie.
Kit Digital programaren bidez, “Bonu digitala” emango zaie nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategiei. Bonuaren zenbatekoa 12.000 euro, 6.000 euro edo 2.000 eurokoa izan daiteke (enpresako langileen edo langile autonomoen arabera). Kantitate hau programaren katalogoa osatzen duten soluzio ezberdinetan inbertitu ahal izango da, eta katalogoaren eskaintza “agente digitalizatzaile”-en eskutik eguneratuko da.
Abeltzaintza digitala
Kit digitalak abeltzaintzaren sektorean aurrerapausuak emateko aukera ezberdinak eskaintzen ditu, adibidez abereak monitorizatzeko gailuak ezar ditzakete, GPSa bezalako teknologiak erabiliz. Horrek hobekuntza handia ekar dezake animalien eta ekoizleen errentagarritasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean. Horrez gain, abeltzaintza esplotazioek webguneak edo komunikazio digitalerako bestelako euskarriak garatzeko aukera izango dute.
Kit Digital Programak 3.067 milioi euroko aurrekontua du, eta Europar Batasunak finantzatzen du NextGenerationEB funtsen bidez, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren, España Digital 2026 agendaren eta 2021-2025 ETEen Digitalizazio Planaren esparruan.
Iturria: https://www.upa.es/upa/noticias-upa/ampliacion-kit-digital/2023/5171/