Harategien indarra

Harategi eta urdaitegien sektorea indartu egin da pandemia egoeran. CEDECARNE elkarteak azpimarratu duenez, “sektoreko profesionalek sakrifizio handia egin dute herritar guztiak hornitzeko eta kontsumitzailearen beharretara urrats zorrotzetara egokitzeko, digitalizazioaren bitartez establezimenduan bertan eta kontsumitzaileen etxeetan produktuak modu eraginkor eta arinean eskaintzeko”. Izan ere, pandemia garaian kontsumitzailearen konfiantza tokiko merkataritzarantz zuzendu da, egoerak eskatzen duenera egokituz.

Zubillagarekin elkarlanean

Zubillaga Hiltegiak urte osoan zehar eskuz esku egiten du lan, bertako harategi eta urdaitegiekin batera, haragi-ustiapen edo banaketa zerbitzua emanez. Zubillagaren ideiarekin bat eginez, tokiko merkataritzak kontsumo hurbilaren aldeko apustua berresten du, kontsumitzaileari berme guztiak betzten dituen produktu bat eskainiz.

 

Iturria: https://carnica.cdecomunicacion.es/noticias/41071/espana-a-la-cabeza-en-establecimientos-de-carniceria-y-charcuteria?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=20200108-carnica