Gosea eginda lanera bueltan
Iraila iristearekin batera betiko errutinan murgildu ohi gara. Oporrak alde batera utzita egunerokoari ekiten diogu, eta hala izaten ohi da ere elikadura ohiturei dagokionez.
Gauzak horrela, Zubillaga Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuan hasi berri den ikasturte hau erabat motibaturik ekin dugu. Jakin badakigu haragiak eskaintzen dituen onurak ikasturteari begira norbera indarberritzeko gaitasuna duela. Gainera, gure abeltzainek udan zehar mimoz zaindutako abereak publikoaren esku jartzeko unea iritsi zaigu. Prest gaude, eta behar duzunerako hor egongo gara, gure kalitatezko haragia eskainiz.
Etengabe zerbitzua bermatuz
Ganaduaren sakrifizioa eta hortik aurrerako okela lantze prozesuan bezero zein langileak erosoago sentiarazteko etengabe berritzen ari da Zubillaga, guzti honek kalitatezko zerbitzuan eragin argia izango duen konbentzimenduarekin. Haragiaren kateak ez du etenik udako hilabeteetan, baina Zubillaga Hiltegia irailetik aurrera bere zerbitzua eskaintzeko indarberritzen dihardu, ikasturte berriari begira sektorean erreferente izaten jarraitzeko asmo garbiarekin.