Ganadua, libre
Europako Batzordeak animalien ekoizpenean kaiolak debekatzeko proposamena aurkeztuko du, 2027rako kaiolekin amaitzeko. Lege berriak bat egin nahi du “Baserritik Mahaira” estrategiarekin, animalien ongizatea bermatzea helburu izanik.
Zubillaga eredua
Arlo honetan, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzua erakundeen oso aurretik doa. Haragi jasangarriaren eta sufrimendu minimoan oinarritutako haragiaren ekoizpenaren aldeko apustua negoziaezina da erakundearen muinean, eta urte askotako esperientzia dugu alde horretatik. Animalien ongizateak, oinarrizko bizi-eskubidea izateaz gain, harreman zuzena du gure bezeroei eskaintzen diegun azken produktuaren kalitatean. Horregatik, Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak ontzat hartzen ditu mota hauetako neurriak. Ekoizpen-eredu berriak, jasangarriagoak, errealitate bat dira dagoeneko, eta Zubillagara iristen diren ekoizpen ekologikoko animalien kopuruan islatzen da hori, urtetik urtera gora egiten duen kopuruan hain zuzen.
Iturria: https://www.agrodigital.com/2021/07/01/la-ce-estudia-prohibir-todas-las-jaulas-en-2027/