Etorkizuneko instalazioentzat eredu

Sakanako Garapen Agentziak antolaturik, Etxarri-Aranatzko hiltegi eraberrituari begira jakintza eskuratzeko bisita egin dute Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze zerbitzuaren instalazioetara. Sakanako Garapen Agentziako teknikaria, eskualdeko hiru ordezkari eta hiltegiko langile batek osaturiko delegazioa hurbildu zen Oñatira lantzen ari diren proiektuarentzat inspirazio bila. Etxarri-Aranatzeko hiltegia modu zuzenean harategiek kudeatzen dute, kudeaketa mota aldatzea aztertzeaz batera (udala eta abeltzainekin batera), zatitze gela berri bat eta tripakien kudeaketa ezarri nahi dute. Proiektua borobiltzeko asmoz, Zubillaga Hiltegira egindako bisitan arlo administratibo eta teknikoa landu zuten.

Telebistaren bisita

Sakanako delegazioarekin batera, eskualdeko artzain eta nekazari den Aritz Ganboa bertaratu zan Zubillaga-Oñatiko instalazioetara. Bisita aprobetxatuz, ETB1eko Biba Zuek! telebista saiorako pieza grabatu zuten, hiltegiaren funtzionamendua publikora hurbilduz.